KULTURA BISUALA
Gaur egun gizarte oso indibidualista batean bizi gara, eta askotan alboan daukagun pertsonetaz ahazten gara. Nahiago dugu ideia polit eta idealizatu bat izatea munduko arazoetaz eta haratago ez joatea, erosoagoa baita hori egitea. Haurtzaroa... Haurtzaro hitza entzuten dugunean, zoriontasunarekin eta askatasunarekin lotzeko joera daukagu. Oso garai alaia dela uste dugu, irudimena erabiltzeko garaia eta ardura gabeko denbora. Uste dut horrela imajinatzen dugula gure haurtzaroan pentsatzen dugulako. Baina beharrezkoa da ikustea horrela hainbat ume jasaten duten haurtzaro desberdinak ahazten ari ditugula. Honen inguruan kontzientzia sortzeko asmoarekin, bi argazki oso desberdin alderatuko ditugu. Lehenengoan, haurtzaro "ideala" bezala ulertzen duguna adierazten da. Beti modu berdinean irudikatzen da: begi urdineko haur zuri bat, aurpegian irribarre bat daukana, eta bere eskuekin jolasten ari dena. Nabarmendu nahi da haren bakuntasuna eta etengabe esperimentatzen du...