KULTURA BISUALA
Gaur egun gizarte oso indibidualista batean bizi gara, eta askotan alboan daukagun pertsonetaz ahazten gara. Nahiago dugu ideia polit eta idealizatu bat izatea munduko arazoetaz eta haratago ez joatea, erosoagoa baita hori egitea.
Haurtzaroa...
Haurtzaro hitza entzuten dugunean, zoriontasunarekin eta askatasunarekin lotzeko joera daukagu. Oso garai alaia dela uste dugu, irudimena erabiltzeko garaia eta ardura gabeko denbora. Uste dut horrela imajinatzen dugula gure haurtzaroan pentsatzen dugulako. Baina beharrezkoa da ikustea horrela hainbat ume jasaten duten haurtzaro desberdinak ahazten ari ditugula.
Honen inguruan kontzientzia sortzeko asmoarekin, bi argazki oso desberdin alderatuko ditugu.
Lehenengoan, haurtzaro "ideala" bezala ulertzen duguna adierazten da. Beti modu berdinean irudikatzen da: begi urdineko haur zuri bat, aurpegian irribarre bat daukana, eta bere eskuekin jolasten ari dena. Nabarmendu nahi da haren bakuntasuna eta etengabe esperimentatzen duela mundua ezagutzeko asmoarekin. Gainera, beti ondo jantzita joaten dira argazki hauetako umeak eta, itxuraz, oso osasuntsuak dirudite. Jostailu desberdinak agertzea ere ohikoa da mota honetako irudietan.
Bigarrenean, ordea, oso testuinguru desberdina aurkitzen dugu. Ikusi daiteke ume beltz bat, argalegia eta kezka edo beldur aurpegiarekin. Bere itxura ez da batere osasuntsua, argi baitago pobreziagatik janaririk ez daukala. Gainera, zikin dago plastikozko konketa apur baten barnean. Argi dago kasu hauetan umea zoriontsu ez dagoela eta berarentzat haurtzaroa ez dela arazorik gabeko garaia. Ez ditu jostailurik izango eta, gehienez, bere testuinguruarekin esperimentatzeko aukera izango du.
Askotan, bigarren hau existitzen dela ikustea kostatzen zaigu, baina horregatik garrantzia eman behar zaio. Azkenean, hoberena izango litzateke guztiok lehenengo argazkian orudikatzen den haurtzaroa izatea lortzea.

Irakaskuntza...
Irakaskuntza hitzan pentsatzen dugunean, normalean, eskola batean pentsatzen dugu. Umeak barruan imajinatzen ditugu, haien liburuekin, margoekin, lagunekin, jostailuekin... jolasten. Barruko giroa oso ona izan ohi da, haurrak haien artean harremantzen eta elkarrekin lan egiten emaitza hobeagoak lortzeko. Hala ere, irakaslea laguntzen egoten da beti eta ziurtatzen da bere ikasleek esperimentatzen dutelaz.
Klasearen ekipamenduari dagokionez, gaur egun normala da ordenagailu bat edo gehiago izatea. arbel digitala, liburuak ikasle guztientzarako, berogailua, altzari onak eta egoera onean... Gainera, apaingarri moduan marrazkiak egon ohi dira hormetan, lekua politgoa izateko.
Askotan ez gara ohartzen, baina horrelako eskolak dituzten umeek benetan pribilegio handia izaten dute, beste hainbat lekutan hau ez baita ematen.
Irakaskuntza eskoletan ematen da aukera dagoenean. Zailtasun handiagoak daudenean, beste neurri batzuk bilatu ebhar dira. Honen adibide bat da hurrengo argazkian ikusten den irakaskuntza egoera. Bi irakasle daude ume kopuru handi batentzat, ez baitaude klaseka banatuta. Erabiltzen den material bakarra horman marraztutako bi arbela dira, teknologiarekin lotuta egon daitekeen ezer. Gainera, umeak lurrean eseri behar dira eta guztiek ez dute lortu beharrezko materiala (hala nola liburuak edo arkatzak) izatea.
Kasu honetan, irakatsiko diren edukiak oinarrizkoak izango dira, umeei haien egunerokoan balioko diena batez ere.
Kasu honetan, irakatsiko diren edukiak oinarrizkoak izango dira, umeei haien egunerokoan balioko diena batez ere.
Hau guztia ikusita, argi dago izugarrizko desberdinatsunak aurki ahal ditugula mundu osoan zehar bakarrik bertan ematen diren haurtzaroa eta irakakuntza aztertzean. Askotan zorte ona izan dugunok eta zailtasun haiekin arkitu ez garenok ahazten gara besteek bizitzen duten egoeraz. Horregatik, beharrezkoa da begiak irekitzea eta ez ahaztea besteen arazoetaz, gure eskuetan dagoelako gure inguruan daukaguna baliostatzea eta besteei ahal dugun guztian laguntzea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina