E-PAPERZORROA
Amaiera... Lehenengo kurtso hau amaitzen doa, eta honekin batera Didaktika Orokorreko ikasgaia. Bukaera on bat ematearren, irakasgai honetan egindako jardueren laburpen bat egitea pentsatu dugu, hemen gordeta geratzeko. Kurtsoaren hasieran blog bat egitearen ideia proposatu zigun irakasleak. Hortaz, gure lehenengo sarrera azkar egin genuen. Honetan, gure haurtzaroari buruz hitz egin behar genuen, gure oroitzapen garrantzitsuenak 10 argazki desberdinetan irudikatuz. Sarrera honi argazki-elkarrizketa izena jarri nion eta oso ariketa polita iruditu zitzaidan, ahaztuta neuzkan bizipenak berriro burura ekartzeko aukera bat izan zelako. Honekin amaitzean, Heziberri 2020 hezkuntzarako curriculum dekretua aztertu genuen klasean. Hau egiteko, dokumentuaren bi arlo aztertu genituen, ikasi eta ebaluazioa hain zuzen ere. Lana erraztearren eta informazioa non bilatu behar genuen jakiteko, irakasleak galdera batzuk proposatu zituen atal bakoitzerako ( zer ikasi?, nola ikasi? noiz ikasi?,...