E-PAPERZORROA
Amaiera...
Lehenengo kurtso hau amaitzen doa, eta honekin batera Didaktika Orokorreko ikasgaia. Bukaera on bat ematearren, irakasgai honetan egindako jardueren laburpen bat egitea pentsatu dugu, hemen gordeta geratzeko.
Kurtsoaren hasieran blog bat egitearen ideia proposatu zigun irakasleak. Hortaz, gure lehenengo sarrera azkar egin genuen. Honetan, gure haurtzaroari buruz hitz egin behar genuen, gure oroitzapen garrantzitsuenak 10 argazki desberdinetan irudikatuz. Sarrera honi argazki-elkarrizketa izena jarri nion eta oso ariketa polita iruditu zitzaidan, ahaztuta neuzkan bizipenak berriro burura ekartzeko aukera bat izan zelako.
Honekin amaitzean, Heziberri 2020 hezkuntzarako curriculum dekretua aztertu genuen klasean. Hau egiteko, dokumentuaren bi arlo aztertu genituen, ikasi eta ebaluazioa hain zuzen ere. Lana erraztearren eta informazioa non bilatu behar genuen jakiteko, irakasleak galdera batzuk proposatu zituen atal bakoitzerako (zer ikasi?, nola ikasi? noiz ikasi?, nola ebaluatu? zeren bitartez ebaluatu?...). Gure azterketa egin eta gero, blogerako beste sarrera bat egin genuen: Heziberri 2020: Erantzunak
Curriculumarekin bukatzean, konpetentziak ezagutzen hasi ginen klasean. Horretarako, José Moya hezitzailearen bideo desberdinak ikusi genituen, konpetentzien inguruan daukan diskurtsoa entzutearren. Ondoren, laburpen bat egin genuen galdera desberdinez lagunduta.
Guzti hau alde batera utzita, haurtzaro eta irakaskuntzaren inguruko sarrera bat egin genuen. Horretarako, kontzeptu bakoitza irudikatzen zuten bi argazki bilatu behar izan genituen, bata bestearen kontrakoa izanda. Honen helburua, gure idealak baino haratago joanda haurtzaro eta irakaskuntza desberdinak daudela ikusteaz gain, kultura bisuala lantzea zen.
Geroago, curriculumaren inguruan lan egitera bueltatu ginen. Oraingo honetan curriculumaren zehaztapen-mailak aztertu genituen. Horren inguruan egindako sarreran, curriculum mota desberdinak landu genituen, lau desberdinduz (formala edo agerikoa, ezkutua, erreala eta ausentea edo nulua). Gainera, klasean taula bat sortu genuen non haien ezaugarri nagusiak azaltzen diren.
Jarraian, klasekide desberdin batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruko informazioa eman ziguten aurkezpen ezberdinak egiten. Haietako talde batzuk, adibidez, hezkuntza-lege garrantzitsuei buruz eta haien erreformei buruz hitz egin ziguten. Beste batzuk, ordea, konstruktibismoaren eta ikaskuntza mota desberdinen inguruan aritu ziren. Ondoren, gure blogerako sarrera egin genuen, azken 200 urteetan zehar gure herrialdean eman diren hezkuntza sistema desberdinak biltzen, baita haien arrakasta edo porrotaren zergatiak aipatzen ere.
Klasean egindako hurrengo jarduera, gure kartografia izan zen. Horri esker, metodologia aktiboak landu eta ezagutu genituen. Modu horretan, ikusi genituen hezkuntza metodo berriak, konstruktibismoan oinarritzen direnak konduktibismoa alde batera utziz. Hortaz, metodologia aktiboen eta pasiboen arteko ezaugarri desberdinak nabarmendu genituen. Jarduera honekin bukatzeko, klasean gure kartografia aurkeztu behar izan genuen, klasekide guztiek gure ikuspuntua ezagutzearren.
Klasean egin genuen azken jarduera, gure unitate didaktikoa sortzea izan zen. Taldeka sortu behar izan genuen eta landu nahi genuen gaia argi eduki eta gero, lanean hasi ginen. Atalka egiten joan ginen, irakaslearen azalpenak ulertu eta gero, eta, azkenean, gai polita eta garrantzitsuaren inguruan egin genuela uste dugu. Beraz, gure emaitzarekin pozik geratu gara.
Klasean egin genuen azken jarduera, gure unitate didaktikoa sortzea izan zen. Taldeka sortu behar izan genuen eta landu nahi genuen gaia argi eduki eta gero, lanean hasi ginen. Atalka egiten joan ginen, irakaslearen azalpenak ulertu eta gero, eta, azkenean, gai polita eta garrantzitsuaren inguruan egin genuela uste dugu. Beraz, gure emaitzarekin pozik geratu gara.
Blogarekin amaitzeko, baita ikasgaiarekin ere, ebaluazioaren inguruko sarrera bat egin genuen. Horretarako, Buenas Prácticas Docentes liburuaren bi kapitulu irakurri behar izan genituen, geroago bertan agertzen ziren kontzeptu eta ideia desberdinen laburpen bat egin ahal izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina