HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Hezkuntza berrikuntzak...


Martxoaren 13an, gure gelakideek hezkuntzen erreformen azalpen txiki bat egin ziguten klasean. Horri lotura egiteko, sarrera honetan, beraiek hitz egindakoaz laburpen bat egingo dugu. Has gaitezen!


Azkeneko 200 urteetan, hezkuntza arloan aldaketak eman dira. Erreforma ugari egon dira, baina benetako eragina izan dutenak hiru izan dira, hain zuzen ere. Alde batetik, 1857ko erreforma; bestetik, 1990eko LOGSE legea; eta, azkenik, 2006ean LOE.

Lehenik eta behin, 1857ko erreforma daukagu, "Moyano Legea" izenarekin ere ezagutzen dena eta mende oso bat iraun zuena. Honek hezkuntzan oreka bat lortu zuen. Hezkuntzaren antolamenduari dagokionez, elizak kudeatzen zuen;  hortaz, hezkuntza katolikoa zen. Hiru maila bereizten ziren. Alde batetik, LH; bestetik, DBH; eta, azkenik, Goi Mailako Hezkuntza. Nahiz eta erreforma honek oreka bat lortu izan, gizarte arazo bat sortu zuen: Estratifikazio Soziala.

Bigarreik, 1990ko LOGSE legea dugu. Gizarte ezberdintasunak ageri ziren, ondorioz, erreforma baten beharra ikusi zuten. Honetan, zenbait lorpen lortu ziren. Alde batetik, hezkuntza mistoa ezarri  zen eta, bestetik, derrigorrezko eta dohaineko hezkuntza bat lortu zen. Honekin batera, 16 urtetara arte luzatu zuten eskolara joatearen beharra. Gainera, helburua neskak eta mutilak eskolatuak egotea zen. Hala ere, lege honek porrotak izan zituen ere. Alde batetik, HHri arreta gutxi jarri zion eta, bestetik, prestakuntza profesionalaren gainbehera eman zen.

Hirugarrenik, 2006ko LOE legea dugu. Gaur egun bizirik dirau beste hainbat legeekin batera. Dekretu honek zenbait gauza aldarrikatu nahi ditu. Alde batetik, hezkuntza sistema egonkorra finkatu: ondoren, ordena eta argitasuna jarri; eta, azkenik, momentu horretara arte zeuden hezkuntza arazoei konponbide bat eman.
Honekin batera, kalitatezko eta eskuragarri den hezkuntza bat lortu nahi da.


Martxoaren 13an, egun berdinean, beste taldekide batzuk erreformen inguruko azalpen txiki bat eman ziguten ere eta, honekin batera, beraien hausnarketa pertsonala adierazi zuten.

Hortaz, dakigu hezkuntza erreformak hezkuntza hobetzeko helburuarekin eman direla, baina praktikan ez da horrela izan.
Erreforma hauen porrota zazpi puntutan ikusi dezakegu:
  • Ohitura berriak ez dira aztertzen.
  • Aldatu behar duten erreformaren gainean informazio eskasa.
  • Errekurtso falta. 
  • Kontsentsu politiko, sozial eta hezitzaile falta.
  •  Irakasleei errua bota. Urte gutxiko prestakuntza dutela adierazi. 
  • Ideologia bakarra. Ideologia finkoa defendatu. 
Puntu hauek guztiak lau erreferentzia ereduak dituzte: 
  • Soziala
  • Eskolarra
  • Pedagogikoa
  • Parte hartzea eta gestio eredua. 
Honekin bukatuz, gure gelakideek zenbait konklusioetara irisi ziren. Alde batetik, hezkuntza beti egon da erlazionatua politikarekin eta, ondorioz, hezkuntzan bultzatzen den ideologia indarrean dagoen alderdi politikoarekin zerikusia izango du. Bestetik, irakasleak modu berrietara ez daude prestatuak. Azkenik, benetan aldaketak bermatzen dituen erreformak sustatu behar dira.

Atal honekin bukatzeko, jakin ezazue honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan, ondorengo link-ean aurkituko duzuela: http://jonataun.blogspot.com.es/2017/03/aurkezpena-erreformak-hezkuntza.html


Hurrengo aurkezpena, martxoaren 22an izan zen. Honetan, konstruktibismoa eta ikaskuntza mota desberdinak nagusi izan ziren. 

Lehenik eta behin, konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten, zer den eta zertan oinarritzen den azalduz. Horrela definitu zuten: "Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz." 

Bestetik, ikaskuntza mota desberdinak ditugu. Atal honetan, lau ikaskuntza motei buruz hitz egin gintuzten. Lehenengoa, harrera errepikakorra izan zen;bigarrena, harrera esanguratsua; hirugarrena, aurkikuntza errepikakorra; eta, laugarrena, aurkikuntza esanguratsua.

Lehenengoari dagokionez, ezaugarri nagusienak ikaslearen pasibotasuna eta haien aurrezagutzei ematen zaien garrantzia eza dira. Bigarrenean, azkeneko emaitza da benetan inporta dena, ez da horretara heltzeko egondako prozesua kontuan hartzen. Hirugarrenak, berriz, subjektuari paper aktiboa eskatzen dio, bere kabuz aurkitu eta sortu beharko baititu kontzeptuak. Gainera, horien arteko erlazioa egin beharko du eta ezagutza horiek berriro ordenatuko ditu, eskema kognitiboei egokitzearren. Azkenekoan, ikasleak paper aktiboa behar du; horrela, berak bilatuko ditu ezagutzak, irakasleak gidatzaile edo laguntzaile papera hartzen duen bitartean. 

Aurreko azalpenean bezala, informazio gehiago nahi baduzue, hemen uzten dizuet gure klasekideek gai honekiko egindako azalpena: http://nereago.blogspot.com.es/2017/03/ikaskuntza-esanguratsua-eta.html


Azkeneko aurkezpenean, Carlos Magro-k hezkuntza erreformen inguruan dituen zenbait ideia azaldu zizkiguten. Klasean aipatutako ideiarik garrantzitsuenak ondorengoak izan ziren:
  • Jose Moya-k esan bezala, hezkuntza erreforma guztiak oinarri baten gainean egiten dira eta, horrela, ez da aldaketa bermatzen. Lortu beharrekoa oinarri hori apurtzea da.
  • Sistema berritu behar da, gizartearen eraldaketa azkarra da eta. Informazio asko dugu, baina ezagutza falta agerikoa da.
  • Eskolan jartzen diren frogak edo azterketak berdinak dira ikasle guztientzat, hori askotan bidezkoa ez izaten. Betiere oinarrizko maila bat mantenduz, kontuan izan behar dira ikasle bakoitzak dituen gaitasunak eta haiei egokitzen diren ebaluazio modu egokiak erabiltzen saiatu.
Azalpen honekin, gure gelakideek aditu honen ideiak gerturatzea edo transmititzea lortu zuten.


Iruzkinak