Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2017

HEZIBERRI 2020: ERANTZUNAK

Irudia
Heziberri aztertzen... G aur, Heziberri 2020 aztertuko dugu. EAEn indarrean dagoen oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua da eta guk bi arlo ikusiko ditugu, " ikasi " eta " ebaluazioa ".  Lehenengoan bost galderei erantzuten zaie: Zer? Nola? Zertarako? Noiz? Nor? Bigarrenean, ordea, lau galderei: Noiz? Nola? Zeren bitartez? Zer? Hemen uzten dizuet dekretu hau ikusteko linka: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf IKASI ZER? Honetan edukiak agertzen dira eta hauek bi zikloetan sailkatzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Eduki hauek derrigorrezkoak dira. NOLA? Metodologiak definitzen du hau. Hemen jorratu beharreko gaiak aurkezten dira, baita hauek nola landu behar diren ere. ZERTARAKO? Oinarrizko zehar konpetentziek eta oinarrizko diziplinek zehazten dituzten helburuak lortzeko. Oinarrizko zehar konpetentziak:   - Hitzezko eta hitzik ...

KONPETENTZIAK

Konpetentzien inguruko galderak... Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin. Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.  Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere". Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)". ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da ...

ARGAZKI-ELKARRIZKETA

Irudia
Haurtzaroko oroitzapenak... Kaixo guztiei! N ire izena Ane da eta gaur nire haurtzaroko oroitzapenei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako, aukeratu ditudan hainbat argazki erabiliko ditut. Has gaitezen! Hamaika urte nituenean ateratako argazki batekin hasiko naiz. Oso ondo gogoratzen dut momentu hau nahiz eta oso berezia ez izan. Uda zen eta nire aitak atera ninduen jatetxe batean Benidormen oporretan geundela. Asko disfrutatzen nuen oporraldi haietan, izan ere, maitatzen dut bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea. Gainera, eskolan hilabeteak egon eta gero, atsedena beharrezkoa zen. Hurrengo argazkiak ni ondo ezagutzeko jakin behar den gauza bat adierazten du: animaliak maitatzen ditut, guzti-guztiak. Betidanik etxean maskota desberdinak izan ditugu: akuriak, arrainak, txoriak... Eta nik guztiei gauzak desberdinak irakasten saiatzen nintzen. Horregatik uste dut animaliekin hazteak nire pazientzia eta irudimena bultzatu zituen haiekin dibertitzen nintzen bit...