ARGAZKI-ELKARRIZKETA
Haurtzaroko oroitzapenak...
Kaixo guztiei! Nire izena Ane da eta gaur nire haurtzaroko oroitzapenei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako, aukeratu ditudan hainbat argazki erabiliko ditut. Has gaitezen!
Hamaika urte nituenean ateratako argazki batekin hasiko naiz. Oso ondo gogoratzen dut momentu hau nahiz eta oso berezia ez izan. Uda zen eta nire aitak atera ninduen jatetxe batean Benidormen oporretan geundela. Asko disfrutatzen nuen oporraldi haietan, izan ere, maitatzen dut bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea. Gainera, eskolan hilabeteak egon eta gero, atsedena beharrezkoa zen.
Hurrengo argazkiak ni ondo ezagutzeko jakin behar den gauza bat adierazten du: animaliak maitatzen ditut, guzti-guztiak. Betidanik etxean maskota desberdinak izan ditugu: akuriak, arrainak, txoriak... Eta nik guztiei gauzak desberdinak irakasten saiatzen nintzen. Horregatik uste dut animaliekin hazteak nire pazientzia eta irudimena bultzatu zituen haiekin dibertitzen nintzen bitartean, noski. Animaliekin lotuta dauden oroitzapen guztiak alaiak dira beti.




Argazki hauek aurrekoarekin lotuta doaz, baina lan egiteko modua oso desberdina izan zen. Ikusi daitezkeen etxea eta txapela buztinezko klaseetan eginda daude. Bertan, irakaslea gure laguntzailea zen eta guk nahi genuena egin genezakeen. Klase haiek guztiz aberasgarriak zirela esango nuke, baita dibertigarriak ere. Oso oroitzapen onak dauzkat klase haietatik eta, gainera, uste dut nire irudimena benetan garatu nuela.
Hau da eskola-giroan aurkitu dudan azken argazkia. Ikusi daitekeenn moduan danborrada egunekoa da eta patioan geunden San Prudentzioko eguna ospatzen. 6 urte nituen momentu horretan eta ekitaldi bereziak prestatzen ziren eskolan eta egun oso bereziak izaten ziren. Gainera, eskolako ume guztiok elkartzen ginen eta denok batera danborra jotzen genuen patioan. Oso esperientzia politak izaten ziren.

Azkenik, argazki berezienak amaierarako uztea erabaki dudala esan behar dut. Saskibaloia nire bizitzan berebiziko garrantzia izan du beti. Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi nuen jolasten eta 6 urte geroago utzi behar nuen jokalari bezala. Taldeko kirola izanda elkarlana oinarrizkoa da eta oreka bat lortzen laguntzen ninduen ere. Arrazoi desberdinengatik jolasteari utzi behar izan nion, baina entrenatzaile bihurtu nintzen eta horrek beste ikuspuntu bat eman nau. Gainera, karrera aukeratzeko orduan erabakigarria izan zen, umeekin lan egitea benetan aberasgarria dela ikusteko lagundu ninduelako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina