KONPETENTZIAK
Konpetentzien inguruko galderak...
- Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".
ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean» Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.
- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak.
Ley General de Educación (1970): portaerei eman zitzaien garrantzia.
LOGSE (1990): gaitasunei eta jokamoldei garrantzia.
LOE (2007): konpetentziei garrantzia eman.
- Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Izaera selektiboa du. Irudia aztertuz, ikusi daiteke DBH-ko titulua eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko dela. Ez gainditzekotan, unibertsitatera ailegatzeko bidea asko zailtzen da eta segur aski lanbide heziketa bat egiten amaituko dute ikasle hauek. Hortaz, izaera selektiboa du neurri batean.
- Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Jose Moyak konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla dio. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira.
Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak dira (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)
Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.
Heziberrik, ordea, ebaluazioa hiru etapatan banatzen du. Lehenengoa, hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen dena da. Honen adibidea dira PISA eta errebalidak, besteak beste. Bigarrena, bitartekoa edo formatiboa da, “Feedback-a” deritzona; hau da, edukiak barneratzen diren edo ez konprobatzen dituzten ekintzak egitea. Hirugarrena, bukaerakoak dira. Hauen barnean, azterketak egongo lirateke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina