HEZIBERRI 2020: ERANTZUNAK


Heziberri aztertzen...


Gaur, Heziberri 2020 aztertuko dugu. EAEn indarrean dagoen oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua da eta guk bi arlo ikusiko ditugu, "ikasi" eta "ebaluazioa". 
Lehenengoan bost galderei erantzuten zaie: Zer? Nola? Zertarako? Noiz? Nor?
Bigarrenean, ordea, lau galderei: Noiz? Nola? Zeren bitartez? Zer?


IKASI

  • ZER?
Honetan edukiak agertzen dira eta hauek bi zikloetan sailkatzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Eduki hauek derrigorrezkoak dira.
  • NOLA?
Metodologiak definitzen du hau. Hemen jorratu beharreko gaiak aurkezten dira, baita hauek nola landu behar diren ere.
  • ZERTARAKO?
Oinarrizko zehar konpetentziek eta oinarrizko diziplinek zehazten dituzten helburuak lortzeko.
    • Oinarrizko zehar konpetentziak: 
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta espiritu eintzailerako konpetentzia
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia
    • Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak:
- Hizkuntza- eta literatura-komunikazioarako konpetentzia
- Matematikarako konpetentzia
- Zientziarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Konpetentzia sozial eta zibikoa
- Arterako konpetentzia
- Konpetentzia motorra
  • NOIZ?
Honetan zikloak eta mailak sailkatzen dira adinaren arabera. Beraz, adin bakoitzak eduki desberdinak izango ditu, baita metodologia desberdina ere.
  • NOR?
Familia-ikasle-irakasle-gizartearen arteko harremana eta elkarreragina.

EBALUAZIOA

  • NOIZ?
Hiru etapa desberdin definitzen dira, ikaslearen garapena aztertzearren:
  1. Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa (PISA, errebalida... adbz).
  2. Bitarteko ebaluazioa edo formatiboa, "feed back"-a ematen laguntzen duena.
  3. Amaierako ebaluazioa (azterketak hone barne daude).
  • NOLA?
Honetan bi atal desberdin daitezke:
    • Ebaluazio autentikoa: Bizitzako egoera zailak/konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu. 
    • Testuinguruan erroturiko ikaskuntza: Ikasleei ikasitakoak lortzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi zaizkie.
Bi ebaluazio mota definitzen ditu dekretuak: kuantitatiboa (zenbaki baten bitartez) eta kualitatiboa (ez gai, ongi, oso ongi, bikain).

  • ZEREN BITARTEZ?
Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazleen bitartez egiten da.
Lorpen-adierazleak zehatzagoak dira eta ebaluazio irizpideek hauek lortu diren edo ez adierazten dute.

  • ZER?
Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak ebaluatzen dira. Zeharkakoak eman diren ala ez ikusteko diziplinarrak kontuan hartu behar dira.




Iruzkinak